XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bidaia musikala munduan zehar

Herriak ezagutzera joaten garenean, hiri handiak, jauregiak eta monumentuak ikustera eramaten gaituzte.

Nahikoa izanik, ez da aski guretzat.

Beste gauza askoren artean herri horietako musikak ezagutu eta bizi behar dira.

Mendez mende bere kantu eta dantzetan gorde baita herri baten izpiritua.

Ipar afrikako guztiak arabeak zirela uste genuen, hizkuntza bat zutela, jaioz gero mahomatarrak eta kultura berdinekoak zirela.

Han eta hemen galdezka ibili ondoren, mairu jatorrenak beduinoak direla jakin dugu, eta beraiengana joan gara.

Basamortuan, lehen inularrean, ahozpez etzan eta kantuan hasi ginen hondar gainean.

Gamelu artean bat egin genuen Ipar Afrikako gure anaiekin.

Kanseniara heldu, eta munduko lurralderik miresgarrienak ezagutu ahal izan ditugu Kabelaren gidaritzapean.

Elkarrekin hitz eginez, dantzatuz eta musikak eginez, guztiok lagun, guztiok anai.

Han bertan, Kansenian, grabaturiko gure lagunen herri-musikak entzuten ari gara, Tam-Tam musika-tresnen erritmo aluzinagarria, harrigarria, barneratuz.

Nonnahi topo egiten dugu pertsonaia berezi batekin: sugeen zoratzailearekin.

PUNGI izeneko musika-tresna erabiltzen du eta honen doinua entzutearekin batera, sugea otarretik irten eta kulunkatzen hasten da.

Ikusleok ere zorabiatuta jarraitzen dugu zoratzailearen saioa.

Jaialdi batean bildu gara.

Zenbat argitxo eta txintxarri hots!

BUGAKU delako dantza misteriotsu bat bizi ahal izan dugu, flautaren antzekoak iruditu zaizkigun RIUTEKI MUSIKA-TRESNEN hots luze eta karrankariak jasanez

Biztanle aldetik munduko lurralderik handiena dugu TXINA.

Beraz, artista ugariren Txina dugu.

Txinatarren musikak ezagutu ahal izateko, bizitza osoa ere ez litzatekeela nahikoa izango pentsatzen dugu.

TXINA, TXINA, TXINANA, EZ DAKIGU ZENBANA.

Antzoki batean izan gara eta denetik ikusi eta ikasi ahal izan dugu: antzerkia, kantua, dantza, musika, dekorazioa, argi-teknika.

Txineraz ere bai zerbait:

txin-txan, txin-txon, fu!

Entzunaldiaren arabera, batetik bostera zenbatu behar dira musikarien irudiak, emanaldien zerrenda zainduz.